BECerako sarrerak zozkatzen ari gara!

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko abenduaren 5a

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako bi sarrera zozkatzen ari gara. Bidali bertso bat audio mezu bidez, gai honi erantzunez: "Zergatik merezi duzu zuk sarrera parea eta ez beste batek?". Bidali mezuak 673 06 11 32 telefono zenbakira, abenduaren 12a baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!