(H)ari naizela

Ahots Baten sormen egonaldiaz hitz egin dugu Ainhoa Ontsalorekin

Iruñeako saiorako bi sarrera lortu nahi badituzu entzun Unai Iturriagaren bertsoa.
2017ko Ahots Baten sormen egonaldiaren matrikulazio kanpaina hastea aski aitzakia izan da Ainhoa Ontsalo gonbidatzeko. Irribarrea ezpainetatik kendu gabe hitz egin dugu berarekin, aurreko bi urteetan sormen egonaldian bizitako esperientziaz eta baita bere bertso zaletasunez ere. 
 
Horrez gain, Euskal Herriko Txapelketako final laurdenek eman dutenaren errepasoa egin dugu eta Iruñean abenduaren 2an ospatuko den azken final erdietarako lehiaketa martxan jarri dugu. Aste honetan Unai Iturriagaren bertsoa asmatu beharko da, datorren asteazkena bitartean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!