Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Azken finalaurrekoa bizitu nahi al duzu?

Ataria 2017ko azaroaren 3a

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa abenduaren 2an jokatuko dute Iruñean eta sarrerak lortzeko lehiaketa martxan jarri dugu Ataria irratiko Hari naizela saioan. Unai Iturriagaren bertsoaren azken hitza baldin badakizu, bidali erantzuna 673 06 11 32 telefono zenbakira datorren asteazkena bitartean.

Horrela, aste bakoitzean bertso baten azken hitza asmatu beharko duzue abenduaren 2ra bitartean; erantzun gehiago bidaltzen duenak, beraz, aukera gehiago izango ditu sarrerak lortzeko. Azaroaren 30ean jakinaraziko dugu sarreren irabazlea zein den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!