(H)ari naizela

Mikel Artola: «Lehiatik baino jolasetik gehiago du txapelketak»

Maddi Etxeberria larrauldarraren sutondokoa eta Ataria bertso saioko lehen bertsoaldiak.

Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketa gaur hasiko da. Eskualdetik lau taldek hartuko dute parte, guztira 27 eskualdeko modu ofizialean; eta modu ez ofizialean beste hainbat jende ere inplikatuko du herriartekoak: otorduak jartzen, grabatzen, sarrerak direla, aretoa atontzen, e.a.
 
Oraingoan talde bakoitzeko bertsolari bana elkarrizketatu nahi izan da. Hasteko, Mikel Artola Herriarteko koordinatzaileak txapelketaren argibide nagusiak eman dizkigu eta jarraian, Imanol Irazustabarrena alegitarra, Txomin Azpiroz anoetarra, Beñat Iguaran billabonatarra eta Haritz Mujika asteasuarra izan dira gurean. Bakoitzak bere taldearen aurkezpena egin eta saioen berri eman digu.
 
Horrez gain, urtarrilak 21eko Atariako bertso saioko lehen bost bertsoaldi entzun ditugu. Gogoratu, aurtengoan honakoa izan dela oholtzako zazpikoa:
Gai jaitzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elorza, Iker Zubeldia, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran.
 
Eta horren guztiaren aurretik, Maddi Etxeberria larrauldarrak Gasteizko unibertsitate-bizitzaz kantatu digu sutondotik.
 
Amaiera kantua: Silencio en la sala (Hitzak: Unai Iturriaga, Musika: Doctor Deseo)
 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!