Euskaraldiko txapen baneketa Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2020ko azaroaren 6a

Euskaraldiaren Tolosako batzordeak ostiraletan eta larunbatetan belarriprest eta ahobizi txapak banatzeko mahaiak jarriko ditu Trianguloan. Izena emateko aukera ere egongo da bertan, Euskaraldiko banderolak eta musukoak erostearekin batera.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa eta dagoeneko herrietako batzordeak hasi dira ariketan izena eman dutenei txapak banatzen. Tolosaren kasuan, ostiraletan eta larunbatetan kalean mahaiak jarriko dituzte txapak banatzeko eta jendeak izena eman dezan. Astean zehar, berriz, Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan jaso beharko dira txapak.

Egutegia:

- Azaroak 6, ostirala | 18:00-20:00 Trianguloan.
- Azaroak 7, larunbata | 11:00-13:00 Trianguloan.
- Azaroak 13, ostirala | 18:00-20:00 Trianguloan.
- Azaroak 14, larunbata | 11:00-13:00 Trianguloan.
- Azaroak 20, ostirala | 18:00-20:00 Trianguloan.

- Astean zehar: 09:00-13:30 / 15:00-18:30 Galtzaundin (Nafarroa etorbidea 6).

Bestetik, Euskaraldiaren banderolak eta ahobizi edota belarriprest maskarak ere salgai egongo dira egun hauetan 5 euroren truke.

Oraindik Euskaraldian izena emateko aukera dago izenematea.euskaraldia.eus webgunean, Kultur Etxeko eta Galtzaundiko kutxetan eta kaleko mahai informatiboetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!