Telesailak eta zinema

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2025eko urriaren 29a

Gau Beltza gertu dugula baliatuta, urriaren 31tik azaroaren 7ra Donostian ospatuko den zinema jaialdiaren inguruan hitz egin dugu gaurko saioan. Besteak beste, ostiral honetan, 'Gaua' Paul Urkijoren azken lana proiektatuko dute Kursaalen, 20:00etan.

Urkijoren azken lanaz hitz egin dugu gaurko saioan, baina, horrez gain, datozen egunetan Donostian proiektatuko dituzten lau lanen inguruko zenbait xehetasun eman ditugu: The Long Walk, Santa Zeta, Primate eta Aquel ultimo tiburon. Bestetik, azaroaren 4an Victoria Eugenia Antzokian egingo den Euskal Film Laburren Maratoia ekitaldiari buruz ere hitz egin dugu.

Saio batzuetarako sarrerak salgai daude oraindik esteka honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!