Besteak beste, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean izango diren Maspalomas eta Los Domingos filmen inguruan aritu gara solasean. Horiez gain, euskal zinemaren beste lan bat ere ekarri dugu mahai gainera: Jone, batzuetan. Zinemira sailean izango da.
Hain justu, aipatutako film hori ikusgai izango da Leidorren, irailaren 20an eta 22an. Bada, hilabete honetan Tolosako antzokian izango den eskaintza ere errepasatu dugu gaurko saioan; tartean, Sirat eta Beti Alice filmez aritu gara hizketan.
Amaitzeko, banatu berri dituzten Emmy sarietan dramazko telesail onenaren saria jaso duen The Pitt (HBO Max) telesailaren lehen denboraldia errepasatu dugu.