Telesailak eta zinema

Gezurrezko istorio errealak

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2024ko azaroaren 20a

Gaurko saioan Marco filmaz aritu gara solasean, eta Jon Garañok eta Aitor Arregik egin moduan, bizitza errealean gertatutako gezurrezko istorioak pantaila handira eraman dituzten beste bi lan gogoratu ditugu: Shattered Glass eta La vida de nadie.

Horrez gain, Tolosan azaroaren 25aren bueltan antolatutako egitarauaren barruan, Leidorren ikusi ahal izango den Soy Nevenka filmaren inguruan hitz egin dugu, eta zinema aretoetan estreinatu berri den eta Tolosan hamar egun barru ikusi ahal izango den Gladiator II filmaz ere aritu gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!