Telesailak eta zinema

Alex Garland zinemagilearen ibilbideari errepasoa

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2024ko apirilaren 10a

54 urte beteko ditu aurten, eta bere ibilbide labur bezain emankorra errepasatu dugu. Ostiral honetan estreinatuko dute bere azken filma: 'Civil War'.

Alexander Medawar Garland, 1970ean Londresen jaio zen idazle, gidoilari, ekoizle eta zinemagilea da  Nobelak idazten hasi zen lehenik. 26 urterekin idatzi zuen lehen eleberria, The Beach, gerora zinemara eraman zutena, besteak beste, Leonardo DiCapriorekin. Hurrengo urteetan nobela gehiago idatzi zituen, eta zenbait pelikulatarako gidoiak idazteari ekin zion, besteak beste, 28 days later eta 28 weeks later. Horrekin batera, ekoizle izan zen zenbait filmetan.

2015ean zuzendu zuen bere lehen filma: Ex Machina. 2016an lau saritarako izendatua izan zen, film horregatik: gidoi onenari Oscar saria, eta britaniar pelikula onenari, gidoi onenari eta zuzendari onenari Bafta sariak. Film horrek azkenean Efektu berezi onenen Oscar Saria irabazi zuen.

2018an zuzendu zuen bere bigarren filma: Annihilation. Eta handik bi urtera bere telesail bakarra argitaratu zuen: Devs. 2022an egin zuen hurrengo pelikula: Men. Eta ostiral honetan estreinatuko dena izan da bere ibilbideko azkena: Civil War.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!