Telesailak eta zinema

'Poker Face', Colomboren berraragiztatzea

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2023ko azaroaren 15a

Rian Johnsonek zuzendutako telesail estatubatuarra arrakasta handia izaten ari da hilabete gutxian. Natasha Lyonne aktorearen lan handia nabarmendu behar da, baita gidoigileena ere.

Telesail honez gain, Tolosako Leidor aretoan datozen bi asteetan ikusgai egongo diren filmetako batzuen inguruan aritu gara solasean: Godland, O Corno eta Un amor. Azken bi filmetako aktore protagonistak eta zuzendariak emakumeak dira; hain justu, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunean biak ikusteko aukera izango da; Leidorrek, beraz, bat egingo du egun honen aldarrikapenarekin, eta egun berean, bi film eskainiko dituzte. Hurrengo bi egunetan ere bi pelikula horiek ikusteko aukera egongo da.

Hemen duzue Leidor aretoko azaroko programazioa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!