Telesailak eta zinema

Gau beltza, baita zineman ere

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2023ko urriaren 31

Gaur, urriak 31, Gau Beltza ospatuko dute Euskal Herriko herri askotan. Hori dela eta, zenbait proposamen ekarri ditugu zineman ere misterioz jositako egun honetaz gozatu ahal izateko.

Batetik, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan, saio berezia egingo dute gaur gauean, eta bertan egongo gara.

Bestetik, Urbil merkataritza-guneko zinema aretoan The Exorcist film entzutetsua ikusteko aukera izango da.

Etxean geratzen direnentzat ere bada aukera: The cabin in the woods pelikula.

Eta azkenik, hurrengo astelehenetik aurrera, Leidor aretoan, azaroko zinema eskaintza. Guk bi lan aztertu ditugu: Bidasoa 2018-2023 dokumentala eta Los Colonos filma.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!