Telesailak eta zinema

Ikasturte honetan Leidorren zinemaz gozatzeko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2023ko ekainaren 13a

Ekainaren 22an izango da Tolosako Leidor antzokiko ikasturte honetako azken emanaldia. Irailean berriro zabalduko ditu ateak, baina oraingoz, datozen asteetako hiru proposamen ekarri ditugu gure saiora. Horrez gain, hauteskundeen testuinguru honetan, 'Vota a Juan' telesailari buruz ere aritu gara hizketan.

Leidor antzokiko proposamenak:

  • Ekainak 14, asteazkena, 20:30ean: Retorno a Seul.
  • Ekainak 17, larunbata (21:30), eta 18, igandea (20:00): El maestro jardinero.
  • Ekainak 22, osteguna, 20:30ean: Sisu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!