Telesailak eta zinema

Eskaintza ederra, datozen egunetan Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2023ko apirilaren 18a

Gaurtik hasi eta asteburura bitarte Tolosan izango diren zenbait kultur ekitaldiri eta proiektatuko diren filmei buruz aritu gara solasean.

Gaur izango da Bikaren itzulera erakusketako azken bisita gidatua, 19:00etan, Aranburu Jauregian; ostegunean, The quiet girl filma proiektatuko dute Leidor aretoan, Dublinen kokatua eta bederatzi urteko neska protagonista duena. Hain justu, ostiralean, Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlana izango da Leidorren; eta asteburu honetan zinematan estreinatuko den 20.000 especies de abejas filma ikusteko aukera ere egongo da bertan. Horien inguruan hitz egin dugu gaurko saioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!