Telesailak eta zinema

'Anwar. Lleno de luz' eta 'Irati', hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2022ko urriaren 18a

Abiatu dugu telesailen eta zinemaren inguruko irratsaioaren denboraldi berria.

Gaurkoan, Donostiako Zinemaldiko izen nagusiez eta beraien lanez hitz egin dugu. Horrez gain, Leidor aretoko urriko programazioa errepasatu dugu. Aipatzekoa, gaur 19:00etan ikusi ahal izango den Alex Txikonen Anwar. Lleno de luz dokumentala; Txikon bera ere Leidorren egongo da, emanaldiaren ondoren solasaldia eskaintzeko. Azkenik, 2023ko otsailean estreinatuko duten Irati filmaz ere aritu gara hizketan, oihartzuna izan baitu aurrerapen modura argitaratu duten trailerrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!