Ikasturte berria hastearekin batera, heldu da zinema zaleen irratsaioa ere Ataria Irratira. Beste denboraldi batez, Alain Rekondo zinema adituarekin errepasatuko ditugu estreinaldi, sariketa eta bestelako berrikuntza gehiago. Lehen saio honetan, Donostian ospatzen ari den Zinemaldia jaialdiaz aritu gara, eta bertan ikusi ahal izango diren film nabarmenenei buruz hitz egin dugu berarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?