Ahobizi

"Besteen hizkuntza aldatzea baino, nirea aldatu beharrik ez izatea da gakoa"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri Hedabideak 2020ko azaroaren 19a

"Euskaraz bizitzeko egin nezakeen ahaleginaren ikuspegia aldatu zidan Euskaraldiaren filosofiak. Esperimentuari esker ulertu nuen euskaraz bizitzeko, besteen hizkuntza aldatzea baino, nirea aldatu beharrik ez izatea zela gakoa. Hori zela abiapuntua. Euskara gehiago entzuteko modua, neronek posible den guztietan egitea zela, alegia".

 

"Gehiago eta gehiagotan egitea lortu nuen horri esker. Eta beraz, gehiago entzutea. Baina ez baitut nire belarrientzat soilik hitz egiten, ez dakizue zer sorpresa ederra zen kalean nindoala belarriprest txapa mordoa aurkitzea. Bidean konplize berriak deskubritzea da Euskaraldia. Eta aurten, gehiagorekin konpartituko ditugu ariguneak".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!