Belarriprest

"Askoz identifikatuago sentitzen naiz 'belarriprest' hitzarekin"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri Hedabideak 2020ko azaroaren 18a

"Orain arte euskaldun-berria nintzela esateko ohitura nuen baina aldi berean ez nintzen hitz horrekin identifikatua sentitzen. Orain, askoz identifikatuago sentitzen naiz belarriprest hitzarekin, beti bainago prest parekoa euskaraz entzuteko".

"Euskaraz pentsatzen dut, euskara sentitzen dut, baina ez naiz gai esan nahi dudana, nahi dudan moduan erabat euskaraz adierazteko. Bat nator Jorge Oteizaren iritziarekin. Horrela entzun nion behin: euskaraz ez jakiteagatik, nire gorputzeko atal bat falta zaidala sentitzen dut. Bestalde, hunkituta eta harro sentitzen naiz nire ondorengoak euskaraz ondo hitz egiten entzutean". 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!