Irurako San Mielak 2017

Herensugearen sugarra piztu da

Ataria 2017ko irailaren 22a

Arratsaldean lehertu dute suziria babes zibileko taldeko kideek; ondoren, kalejira egin dute buruhandiekin eta erraldoiekin.

Ekin diote festetako lehen asteburuari Iruran; 18:30ak ingururako, udal gobernuko kideak udaletxeko balkoian zeuden, babes zibileko kideekin batera. Ana Leunda alkateak hartu du hitza lehenengo, eta babes zibileko taldekideek egiten duten lana eskertu du.

Babes zibileko taldeko kide batek hitz egin du gero, eta eskertu egin du suziria botatzeko aukera eman izana. Herritarrei, baina batez ere gazteei, taldera batzeko deia egin die eta erasorik gabeko festak aldarrikatu ditu.

Ondoren, Loatzo musika eskolako trikitilariek eta txistulariek jarri dituzte kalejirako doinuak, eta buruhandiak eta erraldoiak ibili dira. Barrikotea egingo dute gero, eta gauean DJ Gatxet-ek jarriko du dantzarako musika.

Ikusi hemen egitaraua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!