Irurako San Mielak 2017

Bigarren asteburuaren zain

Ataria 2017ko ira. 27a, 18:15

Aurreko asteburuan ekin zioten Irurako San Migel jaiei, eta asteburu honetan jarraituko du festak. Bihar danborrada izango da, eta igandera arte hamaika ekintza antolatu dituzte.

Irailak 28, osteguna

18:30. Danborrada San Migel plazatik Agustinea plazaraino. Ondoren, txistor-jatea Share Elkartean.

 

Irailak 29, ostirala

San Migel eguna

09:00. Diana txistulariekin

11:00. Meza nagusia.

Ondoren. Irurako dantza taldearen emanaldia eta jarraian, hamaiketako herrikoia San Migel plazan.

17:30. Haur-ikuskizuna: Txapela buruan eta dantza munduan ikuskizuna EIDABE taldearen eskutik.

19:00. Loatzo Musika Eskolaren emanaldia San Migel plazan. Ondoren, leku berean, Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia. 

22:30. Play Back jaialdia San Migel plazan.

 

Irailak 30, larunbata

11:30. Xare partidak trinketean: Lopetege-Santano & J. Apeztegia - E. Apeztegia. 

12:30. Herri-jolasak haurren eta helduen artean San Migel plazan.

14:00. Herri bazkaria San Migel plazan.

Ondoren. Musika dantzagarria kalez kale.

19:00. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, eta Loatzo Musika Eskolako trikitilari eta txistulariekin. 

23:15. Kontzertua Zea Mays taldearekin. Ondoren, DJ Bull goizaldeko 05:00ak arte.

 

Urriak 1, igandea

11:00. Molto Grand Prix lasterketak 2 eta 5 urte bitartekoentzat Katategi industriagunean, Ikastolaren aurrean. Parte-hartzaile bakoitzak bere motoa eta kaskoa eraman behar ditu. Izen-emateak lasterketa baino ordu erdi lehenago.

11:30. Patin-lasterketak 6 urtetik gorakoentzat Katategi industriagunean. Parte-hartzaile bakoitzak bere kaskoa, patinak eta babestekoak eraman behar ditu. Izen-emateak lasterketa baino ordu erdi lehenago irteeraren ondoan.

19:00. Sagardo dastaketa San Migel plazan.

21:00. Herensugea erretzea San Migel plazan. 

 

Urriak 8, igandea

12:00. Meza nagusia.

14:00. Bazkaria Trinketean jubilatu eta pentsioduenentzat.

Ondoren. Musika dantzagarria zuzenean.

Oharra: Bazkarian parte hartzeko, izena eman behar da jubilatuen biltokian, eta 12 euro ordaindu behar dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!