Erakutsiz Ikasi 2022-2023

Ikaztegietako eskolako ikasleen azken bisita

Ataria 2022ko azaroaren 25a

Ikaztegietako Herri Eskolako ikasleen azken bisita jaso du, gaur, Tolosaldeko Atariako erredakzioak. Hiru astetan jarraian, sei eta hamabi urte arteko ikaslez osatutako taldeak etorri dira komunikabidea barrutik ezagutzera.

Erredakzioa ezagutzeaz gain, kazetarien lanaz gehiago jakin dute egunkaria, astekaria, webgunea eta irratia barrutik ezagutuz.

Jolaserako gogoz etorri dira azken taldeko ikasleak ere, eta lau taldetan banatuta aritu dira galderak erantzun eta erantzun. Matematikak, asmakizunak, Ikaztegietako, eskualdeko eta Euskal Herriko hainbat galdera asmatu behar izan dituzte, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!