Irratia

Erakutsiz Ikasi 2022-2023

-- Ataria --
13 atal entzuteko
Zumadi eskolakoen bisita
2023/05/19

Amezketako Zumadi eskolako ikasleek 'Ataria'-ren erredakzioa bisitatu dute, 'Erakutsiz ikas' atalaren barruan. Hain justu, LH1 eta 2ko ikasleak izan dira gerturatu direnak. Erredakzioa ezagutzearekin betara, irrati estudioan ere izan dira, eta kantatzera ere ausartu dira.

«Euskaraz ez zegoen zirkurik, eta herriarentzat egitea erabaki genuen»
2023/04/25

Iker Galartza elkarrizketatu dute Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan, Orixeko ikasleek.

Zizurkilgo AEK-ko ikasleen bisita
2023/03/30

Erakutsiz ikasi atalean, Zizurkilgo AEK-ko ikasleen bisita izan dugu. 'Ataria'-ren erredakzioa ezagutzearekin batera, irratian izan dira. Bertan, nolatan hasi ziren euskara ikasten, gogorra egiten ari zaien edota egunerokoan nolako eragina duen euskara jakiteak bezalakoei erantzun diete.

Samaniego ikastetxearen LHko 6C gelaren bisita
2023/03/24

Samaniego ikastetxeko LH 6 C gelako ikasleak izan dira gaur, Tolosaldeko Ataria bisitatzen, Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan. Erredakzioa eta bertan egiten den lana ezagutzeaz gain, Ataria Irratian parte hartzeko aukera izan dute.

«Imajinatzen dugu Gure Zirkua barku batean sartuta, Argentinara bidean»
2023/03/24

ATARIAko Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan, Orixe Institutuko DBH 1B-ko ikasleok Iker Galartza elkarrizketatu dugu. Guztion artean prestatu ditugu galderak, baina esatari lanetan Oihane Malkorra, Elaia Lopitz eta Uxue Errondosoro aritu gara.

Samaniego ikastetxearen bisita
2023/03/17

Samaniego ikastetxeko LH 6 B gelako ikasleak izan dira gaur, Tolosaldeko Ataria bisitatzen, Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan. Erredakzioa ezagutzeaz gain Ataria Irratian parte hartzeko aukera izan dute.

Samaniego ikastetxeko ikasleen bisita jaso du 'Ataria'-k
2023/03/10

Erakutsiz Ikasi proiektuaren ikasturte honetako azken bisitak jasoko ditu Tolosaldeko Ataria-k datozen asteetan. Samaniego ikastetxea da hain zuzen, ikasturte honetan eskualdeko komunikabidea gertutik ezagutzeko aukera izango duen azkena. LH6 mailako ikasleek izango dute aukera hori. Gaur A gelakoak izan dira, eta datozen bi ostiraletan beste bi gelatakoak gerturatuko dira erredakziora.

'Ataria' barrutik ezagutu dute
2023/01/27

Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan, Tolosako Samaniego ikastetxeko LH5 mailako B gelako ikasleak izan dira Tolosaldeko Ataria-ren erredakzioa bisitatzen. Erredakzioaren funtzionamendua ezagutzearekin batera, irratian ere parte hartu dute.

Kantari bukatu dute bisita
2023/01/20

Samaniego ikastetxeko LH 5 A gelako 19 ikasle izan dira gaur, 'Tolosaldeko Ataria' bisitatzen, Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan.

Samaniegoko LH 5 mailako ikasleen bisita
2023/01/13

Samaniego ikastetxeko LH 5-C mailako ikasleak izan dira gaur, Tolosaldeko Ataria-ko erredakzioa bisitatzen, Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan. Ataria Irratia-n parte hartzeko aukera izan dute.

Ikaztegietako eskolako ikasleen azken bisita
2022/11/25

Ikaztegietako Herri Eskolako ikasleen azken bisita jaso du, gaur, Tolosaldeko Atariako erredakzioak. Hiru astetan jarraian, sei eta hamabi urte arteko ikaslez osatutako taldeak etorri dira komunikabidea barrutik ezagutzera.

Ikaztegietako eskolako ikasleak 2.0 Atarian
2022/11/18

Tolosaldeko Atarian izan dira Ikaztegietako ikasleak, 6-12 urte bitartekoak.

Ikaztegietako eskolako haurrek barrutik ezagutu dute 'Ataria'
2022/11/11

Ikaztegietako Herri Eskolako ikasleen lehen bisita jaso du gaur, Atariak. Adin ezberdineko ikasleak etorri dira irakasleek lagunduta, eta papera, irrati eta internet bidezko kazetaritzaz aritu dira.

.2..