Erakutsiz Ikasi 2022-2023

Ikaztegietako eskolako haurrek barrutik ezagutu dute 'Ataria'

Ataria 2022ko azaroaren 11

Ikaztegietako Herri Eskolako ikasleen lehen bisita jaso du gaur, Atariak. Adin ezberdineko ikasleak etorri dira irakasleek lagunduta, eta papera, irrati eta internet bidezko kazetaritzaz aritu dira.

Tolosaldeko Atariaren erredakzioa ezagutu dute Ikaztegietako ikasleek, Erakutsiz Ikasi saioaren barruan. Komunikabidearen lan egiteko modua, antolamendua, kazetarien lana, egunkaria, webgunea eta irratia barrutik ezagutu dituzte.

Irratia gustatu zaie, eta ondo pasa dute bertan. Lau taldetan banatuta bertan jolasteko aukera izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!