Bertan, "Espainiar estatuak Euskal Herriaren kontra baliatzen duen mendekua" dela salatu dute: "operazio hau espainiar estatuaren espetxe politikaren kontrako manifestazio jendetsua egin eta bi egunetara gertatu da. Hori ere ez da kasualitatea, erantzuna baizik. Berriro ere mendekua. Operazio hau ere espainiar estatuaren espetxe politika kriminalaren parte da, presoei sostengu guztia kentzeko" esan dute.
Hori dela eta, "herri honek Guardia Zibilari “xake-matea” emateko unea" iritsi dela azpimarratu dute: "Dagozkigun eskubide guztiak aldarrikatzen jarraituko dugu, baina gure burua engainatu gabe. Gure Herriarentzat bake, demokrazia eta askatasun eszenatoki posible bakarra espainiar Estatutik kanpo dago".
Amaitzeko, "mendeku" horren aurka, "gure bidean -bake eta demokraziarako Euskal Bidean- indarrak biltzeko deia" egin dute.
Une honetan ibartarraren etxean Guardia Zibilak jarraitzen du zaintza lanak egiten. Dirudienez etxera eramango dute erregistroa egin dezaten. Gertatutakoaren berri, hemen.