'Txor-txor' bakarrizketa umoretsua izan zen Bidania-Goiatzen

Ataria 2020ko urriaren 19a

Nerea Arriolak eskaini zuen 'Txor-txor' izeneko bakarrizketa umoretsua, larunbat iluntzean, Goiazko frontoian.

Herriko Euskaraldiako batzordeak, udalaren laguntzarekin, antolatu zuen saioa. Herritarrentzako prestatutako saio berezia izan zen, herrian bakarrik zabaldu zena eta osasun eta segurtasun betebehar guztiak kontuan hartuta egin zena.

Euskaraldiaren barruan, Lanku Kultur Zerbitzuak-ek eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean prestatutako bakarrizketa da 'Txor-txor'. Bakarrizketak 50 minutu inguruko iraupena du eta saioak ahobizi eta belarriprest rolek adierazten dituzten portaerak ditu hizpide; besteak beste, herritarrak hamabost egunean –azaroaren 20tik abenduaren 4ra– gertatuko den horretan kokatzea eta inertziak apurtzeko bide posibleak aurkezteko helburua du saioak. Gainera, herritarrei euren hizkuntza-ohiturei eta dituzten jokaerei buruzko gogoeta eragiteko asmoa ere badu saioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!