Buruhandi eta erraldoien kalejira Ikaztegietan

Leyre Carrasco 2022 abu 11 Ikaztegieta

San Lorentzo jaien bigarren eguna ari dira ospatzen Ikaztegietan, eta giro ederrean hasi dute goiza. Herriko musikariek alaituta kalejira egin dute herrian zehar, buruhandien aurretik ihes eginez eta erraldoien erritmora dantzatuz.