Ikaztegietako jaiak 2022

Abiatu dira San Lorentzo jaiak

Leyre Carrasco 2022ko abuztuaren 10a

Ketxus Garmendia herriko aguazilak bota du jaien hasierako txupinazoa, eta hain zuzen, gaurtik aurrera hiru eguneko festa izango dute Ikaztegietan.

Giro ederrean hasi dira Ikaztegietako San Lorentzo jaiak. Festa eta Kultura batzordekoek eman diote hasiera txupinazioari. Bertan, pandemiak eragindako une gogorrak ekarri dituzte gogora, baina aurtengo festetarako "gogotsuago" daudela azpimarratu dute. Horrez gain, herrian ezagun diren emakume taldeak egiten duen lana ere eskertu nahi izan dute. Pregoiaren ostean, herriko aguazila den Ketxus Garmendiak hartu du lekukoa, festa batzordeak eman baitio jaien hasierako suziria botatzeko ohorea.

Behin suziria lehertuta, umeentzako goxokiak bota dituzte plazan. Herrian zehar kalejira ere izan da buruhandi eta erraldoiekin batera. Eta bitartean, txakolin dastaketa egin dute herriko plazan. Egitarauak ez du etenik izango egun guztian zehar, eta arratsaldean ere jarraituko du festak. Ikusi hemen egitarau osoa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!