Ikaztegietako jaiak 2022

Kalejiraren atzetik eta buruhandien aurretik ibili dira

Leyre Carrasco 2022ko abu. 11a, 13:08

Herriko musikariek alaituta, buruhandien aurretik korrika eta erraldoien erritmora dantzan igaro dute goiza Ikaztegietan.

San Lorentzo jaien bigarren eguna dute gaurkoa, eta gaur, egitarau oparoa dute aurretik ikaztegietarrek. Herriko musikariek alaituta hasi dute goiza, buruhandi eta erraldoien kalejirarekin batera. Txikienek gozatu ederra hartu dute buruhandien aurretik korrika eginez eta erraldoien dantzei jarraituz. Plazatik abiatuta, herri guztia zeharkatu dute, eta plazan amaitu dute kalejira. Atseden hartzeko denborarik gabe, kalejiraren ostean, umeek altxorraren bila egin dute herrian zehar. Eta, eguerdian berriz, bazkaria egingo dute denek batera.

Arratsaldean ere festak ez du etenik izango. Ikusi egitarau osoa hemen.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!