Giro ederrean ari dira ospatzen mozorro eguna Baliarrainen

Leyre Carrasco 2022 abu 16 Baliarrain

Izerdi tantak botaz hasi dute eguna Baliarrainen. Maratoia egin dute lehenik, eta ondoren, toka txapelketan lehiatu dira. Baliarraingo haur zein helduek izan dute parte hartzeko aukera.