Baliarraingo jaiak 2022

Giro ederrean abiatu dituzte festak Baliarrainen

Jon Miranda Labaien 2022ko abuztuaren 14a

Gaur goizean abiatu dituzte Baliarraingo Ama Birjin festak. Hiru eguneko jai egitaraua prestatu dute.

Baliarraingo udaletxeko balkoitik suziriak bota eta goizean abiatu dituzte festak. Hiru eguneko jai egitaraua prestatzeko festa batzordeak egin duen lana eskertu dute udal ordezkariek. Ondoren, pilota partidak jokatu dituzte frontoian.

Gaurko honako egitaraua prestatu dute Baliarrainen:

 

  • 16:00. Haur jolasak.
  • 18:00. Herritarren arteko herri kirolak.
  • 20:00. Sagardo dastaketa.
  • Jarraian. Zahagi ardoa.
  • 22:00. Muxutruk erromeria taldea.

 

Bihar eta etzi ere izango dira ekitaldiak herriko festen barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!