Baliarraingo jaiak 2022

Izerditan hasi dute mozorro eguna Baliarrainen

Leyre Carrasco 2022ko abu. 16a, 13:35

Festa eta kirola uztartuz, maratoiarekin hasi dute eguna gaurkoan. Ondoren, toka txapelketa egin dute. Parte hartzaile asko izan dira bai txikienen artean, baita helduen artean ere.

Baliarraingo Ama Birjin jaiei amaiera emateko mozorro eguna dute gaurkoa. Kirola izan da aurtengo gai nagusia, eta izerdi tantak botaz hasi dute eguna. Maratoiarekin abiatu dira lehenik, eta herriko haurrak izan dira parte hartzen lehenak. 0 eta 7 urte bitarteko txikiek herriguneari buelta bat eman behar izan diote, eta ondoren, 8 eta 14 urte bitartekoen txanda izan da. Hauek, ordea, herrigunean bi buelta eman behar izan dituzte, eta helduek berriz, hiru buelta.

Maratoiaren ostean, toka txapelketa egin dute. Hontan ere parte hartzen lehenak 0 eta 4 urte bitarteko haurrak izan dira, eta punteria bikainarekin aritu dira tokan. 5 eta 14 urte bitartekoen txanda izan da ondoren, eta helduak izan dira tokan parte hartzen azkenak. Juantxo Zubeldiaren omenez egin dituzte ekintzak. Eguraldia lagun izan dute goiz osoan zehar, eta giro ederra sortu da Baliarraingo plazan.

Gauera arte festak ez du etenik izango. Ikusi egitarau guztia hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!