Ataria
2014 mai 27
Amezketa
Amezketan dauden etxe hutsen alokairua sustatu nahi du udalak, eta horretarako prozesu parte hartzailea abiarazi du. Herrian egindako azterketaren emaitzak partekatu dituzte jada, herritarrekin, baina orain etxe hutsen jabe diren eta errentan jartzeko prest dauden herritarrekin bildu nahi dute. Horretarako bi bilera egingo dituzte kultur etxean; maiatzaren 31an eta ekainaren 14an, larunbatak, 10:00etatik 13:00etara.