Etxe hutsen inguruan egindako azterketako emaitzak etxez etxe banatu ditu udalak. Bertan herrian zenbat etxe huts dauden eta zein egoeratan dauden azaltzen da, eta baita alokatzeko zein aukera dauden ere.
Udalak azaldu duenez, Amezketako etxebizitzen %20a hutsik dago, eta datua "kezkagarria" da, izan ere, %7 kopuru altutzat jotzen da. "Egun bizi dugun egoera dela eta, datozen 15-20 urteetan etxebizitza berriak eraikitzea oso zaila izango da", gaineratu dute udal ordezkariek.