Gaur hasi dira Berastegin San Lorentzo jaiak. Aurten 50 urte bete dituen Basurde elkarteak piztu du suziria; aurrez, elkarteko kide batek eta Andoni Zuriarrain alkateak hartu dute hitza. Ondoren, herriko haurrek gozatu dute gehien festen lehen minutuetan; lehenik, buruhandiekin, gero, gozokiak biltzen, eta azkenik, erraldoien emanaldiarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?