Berastegitik pasa ondoren, agur esan dio Tolosaldeak Korrikari

Ataria 2022ko apirilaren 9a

Eskualdeko azken portua izan da Berastegi, eta bertan egin du eguneko eguraldirik okerrena. Euria eta haizea elkartu dira, Nafarroako muga iritsi bitartean, baina horrek ez du batere zapuztu Korrikaren ospakizuna.

Herritar ugari elkartu dira Berastegin Korrikan parte hartzeko. Aurretik zahagiardoa egin dute ehun bat herritarrek, eta ondoren bakoitza bere lekura joan da. Askok Urtorainoko bidea egin dute, eta izan dira Tolosatik Berastegiraino iritsi eta aurrerago egin dutenak Korrika. Eskualdetik igaro da euskararen aldeko uholdea. Igandean emango zaio amaiera Donostian, eta azken festa horretara ere animatuko dira Tolosaldeko hainbat euskaltzale.

Erlazionatuak

Euriari aurre eginez

Ataria 2022 api 09 Berastegi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!