Korrika Berastegira iristear zela, zirimiria euri bihurtu da, baina horrek ez ditu herritarren animoak zapuztu, eta alaitasunez egin dituzte Tolosaldeko azken kilometroak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?