Tolosako epaitegiak ikertuko du Berastegiko behien auzia

Ataria 2018ko urtarrilaren 19a

Tolosako epaitegiaren esku utzi dute Berastegin duela bi hilabete hilda aurkitu zituzten behien auzia argitzea. Datozen asteetan hasiko dira ikerketarekin eta behien ardura zuen gizonezkoaren eta ukuiluko jabearen lekukotzak bilduko dituzte.

Pasa den azaroan Berastegiko baserri batean 45 behi hilik topatu zituzten, eta auzia jada, Tolosako epaitegiaren esku utzi dute. Ikerketa abiarazi beharko du orain, epaitegiak eta antza behien ardura zuen gizonezkoaren eta ukuiluaren jabea den gizonezkoaren lekukotzak biltzen hasiko dute ikerketa.

Behiak janik gabe egon zirelako hil ziren eta horren atzean zer dagoen argitu beharko du epaitegiak, baliteke animaliei tratu txarrak eragin izana leporatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!