Txapartegi baimenik gabe jarraitu izana ukatu du Barne Ministerioak

Ataria 2017ko urtarrilaren 12a

EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia diputatuak 2005ean Suitzan Nekane Txapartegiri egindako jarraipenaren inguruko galderak helarazi zizkion Espainiako Barne Ministerioari, uztailean. Erantzuna, idatziz, jaso berri du eta bertan Nekane Txapartegik salatutako torturak eta jarraipena baimenik gabe egin izana ukatu du, berriz ere.

Naiz.eus atariak argitaratu duenez, Barne Ministerioak ez du datu gehiagorik eman. "Estatuko Segurtasun Indarrek ez dute ikerketarik egin Suitzan, bertako agintariek jakin gabe", esan du ministerioak.

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela batean dago apirila ez geroztik eta bertako epaitegiek ez dute erabaki Madrilera eramango duten edo aske utziko duten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!