Espetxez aldatu dute Txapartegi eta berriz Zurichera eraman

Ataria 2016ko azaroaren 14a

Etxekoek abokatuen ahotik jakin zuten aurreko astean Zuricheko espetxera aldatu dutela Asteasuko presoa.

Apirilaren 6an atxilotu zuten Zurichen, Espainiako Poliziak eta Suitzako Polizia Federalak elkarlanean eginiko operazio batean. Hasiera batean Zurichen bertan espetxeratu zuten eta Dielsdorfeko kartzelara lekualdatu zuten ekaina hasieran. Orain, berriz, Zuricheko espetxean dute asteasuarra.

Espainiak egindako estradizio eskaera ebatzi gabe du oraindik Suitzak. Txapartegiren abokatuek tortura frogak aurkeztu dituzte eskaeraren aurka egiteko eta hainbat eragilek Txapartegi «nahi duen lekuan eta nahi duen pertsonekin bizitzeko» duen eskubidea aldarrikatu dute azken hilabeteetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!