Nekane Txapartegiren atxiloketaren harira bi mozio onartu dituzte Asteasun

Ataria 2016ko apirilaren 14a

Irudian, biharko elkarretaratzerako deialdia egiten duen kartela.

Nekane Txapartegiren egoera salatzeko elkarretaratzea eta batzar irekia egingo dituzte bihar, Asteasun, 20:00etan; eta horrez gain, bihar Txapartegik lehen auzi saioa izango du

Nekane Txapartegiren egoera salatzeko kontzentrazioa eta batzar irekia egingo dituzte, bihar, ostirala, 20:00etan, Asteasun, Nekane etxera! lelopean. Hain zuzen ere, bihar izango du Txapartegik lehen auzi saioa. Apirilaren 6an atxilotu zuten asteasuarra, alaba eskolan utzi ondoren, ikastetxe atarian Suitzako polizia federalak, Espainiako Poliziaren laguntzaz. Ondoren, Zuricheko espetxera eraman zuten.

Hori dela eta, asteazken iluntzean, atzo,  Asteasun egindako ohiko osoko bilkuran Txapartegiren egoera salatzeko mozioak aurkeztu ziren. Bat ezker abertzaleak eta bestea EAJk aurkeztu zituzten, eta biak onartu ziren. Ezker abertzalearena Asteasu Batuz taldearen aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin onartu zen (irakurri mozioa hemen). EAJrena, berriz, aho batez onartu zen (irakurri mozioa hemen).

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!