Motorrak berotzen ari dira San Pedro jaietarako

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 19a

Asteasun San Pedro festak ospatuko dituzte datorren asteburuan, baino asteburu honetan bertan motorrak berotzeko hainbat ekimen izango dituzte.

Larunbatean, 16:30ean, karta txapelketa egingo dute pilotalekuan. Batetik, mus txapelketa herrikoia egingo dute, bata 16 urte artekoena eta bestea 16 urtetik gorakoena. Izena 15:45etik 16:15era eman beharko da. Zozketa 16:20ean egingo da, eta txapelketa 16:30ean hasiko da. Orduz kanpo ez da izen ematerik onartuko eta bikoteko kide bat herrikoa izan beharko du. Txitxon txapelketa ere izango da 16 urtetik gorakoentzat. Parte hartzeko herrikoa izan behar da.

Igandean, berriz, 18:00etan, dantza emanaldia eskainiko dute Asteasu, Larraul eta Adunako dantza eskolatako dantzariek. Ondoren, Oinkari dantza taldearen emanaldia ere izango da. Asteburuko emanaldien ondoren atsedenalditxo bat izango dute, eta ostegunean pilota txapelketekin eta sorginaren jaitsierarekin ekingo diete berriro aurtengo San Pedro festei.

Erlazionatuak

Agurtu dituzte aurtengo Sanpedroak

Maier Ugartemendia 2014 uzt 01

San Pedro eguna, Larraitzen

Izarne Olano 2014 eka 29 Abaltzisketa

Haurren gozamena airean, Asteasun

Itzea Urkizu Arsuaga 2014 eka 27 Asteasu

Ateak zabalduko zaizkie San Pedro festei

Maier Ugartemendia 2014 eka 26

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!