Eutsi Goiari! (zaharra)

Behar Zana Gipuzkoako Kluben Arteko finalean

Asier Imaz 2014ko azaroaren 27a

Igandean nagusien mailako bi final jokatuko dira Behar Zana pilotalekuan. Eskualdeko protagonistak izango dira.

Pasa den denboraldian, beheko mailatik hasi behar izan zuten Lizaso-Erreka Behar Zanako ordezkariek Gipuzkoako Kluben Txapelketa, izan ere kluba utzi behar izatean, lehen mailako postua galdu zuten. Elkartera itzultzean, hirugarren mailan hasi ziren, eta iaz, bigarrengora igo ziren. Lizaso-Errekarekin batera, iaz ere, Harri Loidi eta Errazkinek bigarren mailarako txartela lortu zuten. Igande honetan, bi bikoteek elkarren aurka jokatuko dute Gipuzkoako txapelketaren finalean. Gertatzen dena gertatuta ere, hurrengo denboraldiak bi bikoteak lehen mailan ariko dira. 

Txapelketan Loidi-Esnaola bikoteak jokatu duen arren, aurrelariaren ezina dela eta, Villabonako Otañok jokatuko du finala, Txaramako Esnaolarekin batera, Lizaso eta Errekaren aurka.

Gipuzkoako Kluben arteko finalak 11:00etan hasiko dira. Lehenik bigarren mailako finala jokatuko da, eta ondoren, lehenengoa: Arteagak eta Erasunek, Aurre Saiaz ordezkatuz, Oiartzungo Ugalde anaien aurka jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!