Eutsi Goiari! (zaharra)

Mikel Elizegi: "Bi izarreko zelai baten aldeko apustua egin dugu"

Asier Imaz 2014ko urriaren 22a

Lehengo astean etorri ziren, eta hurrengo astean, berriro ere euren berri izango dute billabonatarrek. Arratzain futbol zelaiari azterketak egin zizkioten, eta orain, izar bat, bi edo hirukoa den erabakiko dute FIFAren ordezkariek. 

Billabona Kirol Elkartekoek bi lortu nahi dituzte, asmo horrekin berritu baitzuten zelaia.
Mikel Elizegi Billabona FKE-ko lehendakaria da, eta belardia aztertzen aritu zirenean, bertan egon zen. Bi izar lortuz gero, nazioarteko partidak jokatzea egongo litzateke Arratzainen, nahiz eta kontu horiek «urrun gelditzen diren gauzak izan Elizegirentzat; «kontua zera da: maila horretako zelai bat edukitzea interesgarria dela».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!