"Ahoa Bete Hotsen generoen arteko saretzea ematen da"

Ataria 2014ko uztailaren 8a

Karlos Aizpuruak, Mintzola Fundazioko zuzendaritzako kideak, azaldu duenez, aurtengo Ahoa Bete Hots jardunaldiak bereziak izan dira, "bai ekarpen teorikoei edo gogoetei dagokienez, bai parte hartzeari dagokionez, handiena izan baita, eta baita performanceek edo saioek eskaini dituzten momentu majikoei dagokionez ere". Bosgarren edizioaren leloa 'Esan berriz esan' izan da eta 27 pertsonek hartu dute parte. Hizlariak ere bikain aritu dira, eta antolatzaileak ase geratu direla esan du.

Mintzola fundazioak bi adar nagusi dituela ere gogoratu du Aizpuruak; "bertsolaritzaren ikertegia eta ahozko generoen elkargunea izatea. Ahoa Bete Hots jardunaldiak elkargune horretan kokatzen dira". Jardunaldiak "aski giro eroso eta lasaiean joaten dira" dio Aizpuruak, eta bazkari eta bazkalondoak bereziki emankorrak direla esan du. "Saioak bukatutakoan parte hartzaileei beti ematen diegu aukera hizlariekin batera bazkaltzeko, eta horiek ere, bazkariak eta bazkalondoak, oso emankorrak izaten dira ideia berriak pizten direlako etorkizunari begira. Emankorrak dira oso, eta generoen artean dauden esperientzien trukatzea ematen da. Sakontzeko aukera gehiago dago, eta saretze lana ere egiten da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!