Bertsolaritza eta ipuingintza, Ahoa Bete Hots jardunaldiak bukatzeko

Ataria 2014ko uztailaren 4a

Miren Artetxe izan da gaurko hizlarietako bat
Asteazkenean hasi ziren Ahoa Bete Hots jardunaldiak amaitu dira gaur Amasa-Villabonan, hiru hitzaldi eta bertso saio batekin.

Xabier Amurizak (Etxano, 1941) hasi du hirugarren eta azken saioa. Bertsolaritzaren transmisioa izan du hizpide eta ondoren, ipuinen transmisioaz mintzatu da Antton Irusta (Bilbo, 1963). Azken hitzaldian Miren Artetxek (Lasarte, 1985) bertsolaritzaren transmisioak gazteen hizkuntzen erabilera duen eragina izan du mintzagai. Eguna bukatzeko Xabier eta Miren Amurizak bertso saioa eskaini dute.

Mintzola Fundazioa izan da Ahoa bete Hots jardunaldien bosgarren edizioko antolatzailea Bertsozale Elkartea, Euskal Kantuzaleen Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea eta Ipuin Kontalari Taldearen laguntzaz. Eta  Esan berriz esan izan da jardunaldien aurtengo leloa eta horietan kultura transmisioaren ertzak aztertu dituzte hainbat alorretako adituek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!