Arimaz orkestraren doinuek bete dute eliza

Leyre Carrasco 2024ko martxoaren 10a

Badator 23. Korrika eta, ohi bezala, korrika girotze ekitaldia egin dute Altzon; Udalak eta Koruak antolatutako Arimaz orkestraren kontzertuaz gozatzeko aukera izan da elizan.

Igandea izan arren, gaur ez da mezarik egon Altzon, baina herritar ugari gerturatu da elizara. Izan ere, ohi bezala, korrika girotze ekitaldia antolatu dute, eta Arimaz orkestraren kontzertuaz gozatzeko aukera izan da bertan. Altzoko Udalak eta Koruak antolatutako ekitaldia izan da, eta herritar asko animatu dira bertara giro ederra sortuz. Kontzertua amaituta, herriko plazan elkartu dira. Bertan, Korrikako arropa erosteko aukera ere izan dute eta kaxa bat jarri dute herritarren laguntzarekin kilometro bat erosteko.

Martxoaren 23an, ordu batak aldera igaroko da Korrika Altzoko lurretatik; Borda baserri ingurutik Artzabaltza ingururaino doan bide-gorritik, hain zuzen.

Erlazionatuak

Arimaz orkestraren kontzertua Altzon

Leyre Carrasco 2024 mar 10 Altzo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!