Koldobika Jauregi eskultorea hil da

Tolosaldeko Ataria

Alkizako Koldobika Jauregi sortzailea hil da, 64 urte zituela, bihotzekoak jota. Zura eta harria lantzen zituen.

Koldobika Jauregi eskultorea 64 urte zituela hil da. Mundu guztian zehar erakutsi izan ditu bere sormen lanak eta Alkizan bertan Ur Mara proiektuan murgilduta egon da azken urteetan. Eskultura lantzen zuen eta bestelako proiektuetan ere hartzen zuen parte, esaterako Dantza filmean atrezzo eta jantzien arduradun izan zen. 2018an bere Arbolaren egia eskultura inauguratu zuten Baionan, ETAren armagabetzearen lehen urteurrenean, hain justu. Jauregi zinegotzi zen Alkizan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!