'Arbolaren egia' eskultura inauguratu dute Baionan

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2018ko apirilaren 8a

Gaur goizean egin dute eskulturaren inaugurazioa. / BOB EDME / berria.eus

ETAren armagabetzearen lehen urteurrenean inauguratu dute Koldobika Jauregi alkizarraren lana. "Belaunaldi berriek iraganaz irakasgaiak atera ditzaten eta geroan aizkora berriro altxatu ez dadin", jarri dute Unibertsitatearen aurrean.

Politikariak ez ezik gizarte zibileko hainbat kide ere elkartu dira gaur Baionan, Koldobika Jauregi artista alkizarraren Arbolaren egia eskultura inauguratzeko.

Baionako Udalak eskatuta egin du lana Jauregik, eta Baionan jarri dute, unibertsitatearen aurrean, Roland Barthes zelaigunean. Jauregik berak esan du baduela arrazoi bat han jartzeak: "Belaunaldi berriek iraganaz irakasgaiak atera ditzaten eta geroan aizkora berriro altxatu ez dadin".

Ostiralean eta larunbatean bake foroa egin ostean, ekitaldi horiei amaiera emateko egin dute eskulturaren inaugurazioa gaur. Beraz, foroan parte hartu duen jende asko elkartu da Baionan. Jean-Rene Etxegarai alkatea, Harold Good irlandar elizgizona, Mixel Berhokoirigoin bakegilea eta Anaiz Funosas Bake Bideko kidea bertan ziren, besteak beste. Haiek ez ezik, Baionan izan dira Arnaldo Otegi eta Harkaitz Rodriguez Sortuko zuzendaritzako kideak, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea eta Pello Urizar EAkoa, besteak beste.

Etxegaraik esan du "bakearen, batasunaren eta berradiskidetzearen" apologia gisara ulertu behar dela eskultura. Goodek, berriz, "oraindik sufritzen ari direnak" izan ditu gogoan.

Jarraitu hemen irakurtzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!