Jendaurrean erakutsi dituzte Sormenaren Kabia bekako lanak

Ataria 2021eko abenduaren 21a

Argazkia: Unai sorarrain

Fagus Alkiza interpretazio zentroan egin zuten ostiralean ekitaldia eta bekaren irabazle Ione Larragok eta Joseba Agirrezabalaga sortzaileek herritarrek eta antolatzaileek egindako "harrera beroa" eskertu zuten.

Sormenaren Kabia bekaren irabazleek herritarren aurrean aurkeztu dituzten euren proiektuak, aurreko ostiralean Fagus Alkiza interpretazio zentroan egindako ekitaldian. Bi artistak bekari esker burutu duten lanarekin "pozik" agertu ziren eta antolatzaileek eta herritarrek egindako harreragatik esker ona adierazi zuten.

Susana Cencillo musikariak, Mariasun Landa idazleak, Txiki Keixeta margolari eta eskultoreak eta Koldobika Jauregi eskultoreak osatu dute aurten epaimahaia. Aurkeztutako lan guztietatik, Ione Larragoren eta Joseba Agirrezabalagaren proiektuak aukeratu zituzten. Lehenak literatura eta ilustrazioa landu ditu eta bigarrenak monotipia eta serigrafia.

Unai Sorarrain bideogileak egindako ikus-entzunezkoak proiektatu ziren aurreko ostiraleko ekitaldian. Sorarrain bi sortzaileen bidelaguna izan da prozesuan zehar eta bide horietan artista bakoitzak egonaldian zehar egin duena jaso du.

IONE LARRAGO

JOSEBA AGIRREZABALAGA

Agirrezabalagaren lanekin osatutako erakusketa bat zabalik izango da Alkizako Ur Mara museoan abenduaren 17tik urtarrilaren 12ra. BLKTK izenburua eramango du mostrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!