Hernio magalean egin dute habia

Jon Miranda Labaien 2019ko urriaren 18a

Fagus Alkiza interpretazio zentroak 'Sormenaren Kabia' bekaren bigarren deialdian saritutako bi artistek egonaldia egin dute herrian; argazkilaritza, musika, eta dantza bezalako diziplinak landu dituzte asteotan.

Dantzariak, koreografoak, clownak, aktoreak, marrazkilariak, irakasleak, zinemagileak, antzerki sortzaileak, abokatuak… denetariko profesionalen lanak jaso dituzte aurten Sormenaren Kabia deialdiaren bigarren edizioan. 24 proposamen izan dira, Euskal Herriko artistek eta Espainia, Txile, Argentina, Lituania eta Frantziakoek aurkeztu dituzte, besteak beste.

Jaso dituzten proposamenetatik hamabost emakumezkoenak izan dira, lau gizonezkoenak eta bost konpainia artistikoenak. Hautagaien bataz besteko adina, bestalde, 35-40 urte bueltakoa izan da.

Proposamenak aztertu ondoren epaimahaiak uda aurretik erabaki zuen Nagore Legarreta eta Beñat Ralla sortzaileen proiektuak aukeratzea. Irailean izan zen Legarreta Alkizan eta gaur bukatuko dute egonaldia Rallak eta bere taldekideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!