Kale Kantoitik

Altsasu

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Asensio 2017ko uzt. 14a, 13:38

Terrorismo modu berriak sortu dituzte, terrorismo twitteroa, terrorismo kulturala...  Baino guzti honen gainetik desproportzio eta lotsa dosi altuena tabernako terrorismoak dakar. Nolabait deitu beharko diogu inork ulertzen ez duen Espainiar estatuaren justiziaren bidegabekeria honi.

Bukatu da. Bukatu zen. Zorionez Euskal Herrian garai bat amaitu zen. Ehunka biktima, zuzenekoak eta zeharkakoak utzi dituen garai batek bere amaiera izan zuen. ETAren terrorismoaren garaian bestelako terrorismoak ere bizi izan genituen, estatuaren partehartzea ezinbesteko bailitzan. Zapalduen eta zapaltzaileen kontakizunean, modu askotara eta angelu ezberdinetatik konta eta azter daitekeen kontaketa horretan bada zerbait argi. Terrorismoarekin amaitzea ETAren ardura bazen, neurri haundi batean, estatuak ere bere protagonismo zatia nahi duela.

Terrorismo modu berriak sortu dituzte, terrorismo twitteroa (Casandraren kasu ezagunaz gain badira beste asko), terrorismo kulturala (gogoan izan txotxongiloen afera, edota hainbat musikagilek bizi dutena)...  Baino guzti honen gainetik desproportzio eta lotsa dosi altuena tabernako terrorismoak dakar. Nolabait deitu beharko diogu inork ulertzen ez duen Espainiako estatuaren justiziaren bidegabekeria honi. Altsasukoak ez du izenik, ez du azalpen legalik... Estatu espainiarraren eta alderdi politiko kontretu batzuen zigor goseak bakarrik ulertarazi dezake. Salbuespen legeen, salbuespen garaien luzapena besterik ez da, eta horren aurrean tinko esan behar dugu ezetz, ez dela justua, ez dela onargarria.

Dagoeneko 52 europarlamentarik eskatu diote Claude Junckeri interbentzioa. Atzerritik iritsi behar Espainiako estatuaren neurriz kanpoko jokabideen aurreko kontrola. Torturekin maiz gertatu bezela. Frankismoaren biktimekin gertatu den moduan, edo garai haietako salatu eta epaitu gabeko genozidekin bezela. Hor ere kanpotik iritsi behar zentzua jartzen saiatu eta justizia egitera. Maiz berandu eta gizartearen zati baten eskaerak inoiz betetzeko gaitasunik gabe. Ozen eskatu behar zaie agintari espainolei pakean utz gaitzatela, ez dugula terrorismorik nahi, ezta lege terroristapean euren errebantxa lohia onartu ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!